Buru osasuna izango du hizpide Maddi Oteizak bihar, Elkargunean

Andoni Elduaien 2025ko mar. 20a, 09:00

Lagun talde bat solasean. (Freepik)

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) hitzaldia antolatu du biharko, eta azkoitiarrak bere esperientzia pertsonalak nahiz profesionalak azalduko ditu 18:30etik aurrera, Elkargunean.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatuta, Maddi Oteizak buru osasunari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar, ostirala, Elkargunean (18:30). Azkoitiarrak bere esperientzia pertsonalak kontatuko ditu batetik, baina bizipen profesionalak ere izango ditu hizpide hark.

Oro har, buru osasunaren inguruan gaur egun bizi diren egoerak azaldu eta hausnartuko ditu Oteizak bihar arratsaldeko saioan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide