Israelek –Hamasekin– Gazarako adostutako su etena hautsi zuen atzo, eta gutxienez 400 palestinar inguru hil zituen airez eta lurrez egindako erasoetan. Aldez aurreko abisurik gabe, Israelek goizaldean egin zuen erasoa Gazako Zerrendan. Zaurituak, baina 500 lagundik gora dira, gehienak, gainera, haurrak eta emakumeak. Dena den, ez dute baztertzen erasoak jazo ziren guneetan gorpu gehiago aurkitzea.
Horren harira, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak elkarretaratzeak deitu du etzirako, ostiralerako. Israel genozida, palestinar erresistentzia aurrera lelopean, Euskal Herriko hamaika lekutan bilduko dira. Azkoitian, 18:00etan egingo dute kontzentrazioa herriko plazan.