Isilune Zirkuluak etxebizitza aldarrikapenak eramango ditu bihar plazara

Andoni Elduaien 2025ko mar. 19a, 09:17

Urtarrilean plazan egindako elkarretaratzea. (Isilune Zirkulua)

Hileko hirugarren osteguna izanik, Isilune Zirkuluak elkarretaratzea egingo du bihar, herriko plazan. Etxebizitza eta gazteak jarri nahi dituzte erdigunean biharko aldarrikapenekin.

Isilune Zirkuluak martxoko elkarretaratzea egingo du bihar, osteguna. 20:00etan hasita egingo dute kontzentrazioa herriko plaza nagusian. Hilabete honetako deialdia Loiolako migrazio taldeak antolatu du, eta haien asmoa da biharko aldarrikapenen bidez etxebizitza eta gazteak erdigunean jartzea.

Elkarretaratzearen deitzaileek herritarrei dei egin diete biharko bilkuran parte hartzera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide