Herenegun hil zen Luziano Soraluze Porrutxo pandero-jotzaile azkoitiarra, 78 urterekin. Azken agurra atzo eman zioten senideek eta trikitiaren munduko hainbat lagunek Zarauzko –han bizi zen– San Joan Bataiatzailea-Aita Frantziskotarren elizan, eta hileta-elizkizunean hainbat trikitilariren omenaldia jaso zuen azkoitiarrak.
Hainbat txapelketatan ibilia, urte luzez plazaz plaza aritu zen panderoa astintzen. Hastapenetan bere anaia Tomas Soraluze Epelde soinu-jotzailearekin aritu zen; 1972an, esaterako, Txapelketa Nagusia irabazi zuten Donostiako Trinitate plazan, Epelde anaiak izenean. Gerora, Joakin Errasti Epelarre soinu-jotzailearekin ere aritu zen.