Gimnastika erritmikoko Aresketa txapelketan lehen bi sari irabazi dituzte Zubiberrikoek

Nerea Uranga 2025ko mar. 15a, 18:03

Amurrion jokatu den txapelketako sailkapen orokorreko lehen postua lortu dute Zubiberriko gimnastek gaur. Garazi Urdalletak, berriz, bi lehiaketatan parte hartu du, eta mazoekin lehen postua eskuratu du eta pelotarekin bigarrena. Bihar, igandea, Zubiberriko kadete eta senior mailako gimnastek Ibarrako kiroldegian jokatuko den txapelketan parte hartuko dute.

Zubiberri gimnasia erritmiko elkartekoak pozik etxeratu dira gaur Amurrion (Araba) jokatu den Aresketa txapelketatik. Izan ere, Azkoitiko seniorren taldeak sailkapen orokorreko lehen postua lortu du. Garazi Urdalletak, bere aldetik, banakako bi ariketetan parte hartu du. Mazoekin aritu denean aurrena egin du eta pelotarekin jardun duen ariketan, berriz, bigarren egin du.

Bihar atsedenik ez dute izango Zubiberriko gimnastek, Ibarrako kiroldegian (Gipuzkoa) jokatu den Amateurren Bigarren Faseko gimnastika erritmikoko txapelketan ariko baitira lehian. Kadeteen mailako lehiaketetan honako gimnastek parte hartuko dute: Iraide Uranga, Naia Ibañez, Naroa Epelde, Leire Garcia, Ane Illarramendi eta Maite Rodriguez. Seniorren mailan, Aitana Sanchez eta Garazi Urdalleta gimnastek lehiatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide