Indeus industria plataformako kide berria da Alberdi Mekanizatuak

Andoni Elduaien 2025ko mar. 13a, 09:56

Alberdi Mekanizatuak lantegia. (Alberdi Mekanizatuak)

Euskaraz lan egitea erabaki duten industria enpresei laguntza eskaintzea du xede Indeus plataformak. Azkoitiko Alberdi Mekanizatuak lantegiak bide berri bat urratuko du plataforma horri esker.

Indeus Industriaren Euskal Plataformak atzo, asteazkena, egun zuen aurtengo urteko batzar orokorra Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko Campusean (Bizkaia). Industria plataformaren iazko balantzea eta etorkizuneko asmoak aurkezteaz gain, plataformako kide berriak aurkeztu zituzten, tartean Alberdi Mekanizatuak.

Indeus ekimenaren bidez, euskaraz lan egitea erabaki duten industria enpresei laguntza eskaintzea da helburua, eta horretarako, euskarazko produktuak eta zerbitzuak lortzeko bideak lantzen dituzte. Aurrerantzean, Azkoitiko Alberdi Mekanizatuak lantegiak plataforma horren laguntza jasoko du, beraz. Dagoeneko 43 dira Indeus plataforman egun parte hartzen ari diren enpresak, zentroak eta elkarteak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide