Martxoko odol ateraldia etzi egin ahal izango dute herritarrek

Andoni Elduaien 2025ko mar. 15a, 09:00

Herritar bat odola ateratzen. (Anartz Izagirre)

Astelehenean arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Herritarrek 16:30etik 20:30era izango dute horretarako aukera. Hurrengo hitzordua apirilaren 7an izango da.

Odol emaileek edo emaile izan nahi dutenek etzi, astelehena, izango dute horretarako aukera. Martxoko hitzordua izango dute herritarrek etzi 16:30etik 20:30era bitartean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Nahiz eta aurrez odola eman izan dutenek astelehenerako hitzordua adostuta izango duten, odola ematen hasi nahi dutenek edota odol ateraldiei buruzko informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Aurreneko odol ateraldian 77 odol poltsa bildu zituzten. Dena den, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak herritarrei dei egin diete, A- odol motaren erreserba mailak oso baxu daudela adierazi dute. O- eta AB- odol motak, berriz, erdi mailan daude, eta gainerakoak, oro har, maila onean.

Hurrengo hitzordua apirilaren 7an, astelehenez, izango da; orduan herritarrek odola goizean edo arratsaldean emateko aukera izango dute, hain zuzen, 09:30etik 13:00etara edo 16:30etik 20:30era.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide