Bihar, igandea, amaituko da Txulue pilota elkarteak antolatzen duen Pilotari Eguneko pilota txapelketetan izena emateko epea. Aurten, ekainaren 7an ospatuko dute Pilotari Eguna; bederatzigarrenez egingo dute pilotari omenaldia egiteko eguna Azkoitian.
Ohi bezala, aurten ere pilota txapelketak antolatu ditu Txuluek: bi eta erdiko eta gizon-emakumeen binakako txapelketak, hain justu. Txapelketa horietan aurrera egiten duten herritarrek lortuko dute ekainaren 7ko finalera iristea. Hain justu, bihar, igandea, amaituko da txapelketa horietan izena emateko epea. Dean eta Tta-kun tabernetan dauden izen-emate orriak bete beharko dituzte txapelketan parte hartzeko asmoa duten herritarrek.