Kale heziketako kideek hamaiketakoa eman diete azokako emakumeei

Ihintza Elustondo

Gaur, Martxoaren 8a izanik, kale heziketako kideek azokako emakumeek egunez egun egiten duten lana eskertu nahi izan dute.

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta hori dela eta, kale heziketako kideek hamaiketakoa eman diete azokako emakume baserritarrei. Keinu horren bidez, egunez egun egiten duten lana eskertu nahi izan diete.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide