Martxoaren 8aren harira, hainbat ekintzak antolatu ditu Urola Erdiko Itaiak datozen egunetarako. Otsailaren 22an egin bezala, gaur, asteazkena, bigarren asanblada irekia egingo du antolakunde sozialistak. Elkargunean bilduko dira 18:00etan, eta zapatuko egunari begirako hausnarketak eta antolaketa lanak izango dituzte hizpide.
Martxoaren 8an, berriz, mobilizazioa egingo du Itaiak: herriko plazan elkartuko dira, 19:00etan.