Plaza Ondo Azkoitiko jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du datorren zapatuan, martxoak 8. Elkarguneko Oteiza aretoan jarri dute aurten hitzordua, eta urtero bezala, bi deialdi zehaztu dituzte: aurreneko bilera 10:30ean izango da, eta bigarrena, 11:00etan.
Askotariko gaiak izango dituzte hizpide batzarrean, hala nola 2024ko batzarreko akta onartzea, iazko ekintzak azaltzea eta onartzea, iazko diru kontuak aztertzea eta horiek onartzea, 2025eko ekintza planaren berri ematea eta onartzea, aurtengo aurrekontua aztertzea eta onartzea, eta azkenik, 2025eko kuota zehaztea. Elkarteko bazkideek galderak eta erreguak egiteko tartea izango dute amaieran, eta ohiturari jarraituz, opariak banatuko dituzte bukaeran parte hartzaileen artean.
Elkarteak bazkideei dei egin die batzarrean parte har dezaten.