Haurrentzako Paddington: aventura en la selva eta helduentzako Bridget Jones: loca por él filmak emango dituzte datozen egunetan Baztartxo antzokian. Igandean, 17:00etan hasiko da haurren film emanaldia, eta 19:30ean, helduena. Astelehenean, ikuslearen egunean emango dute bigarren aldiz Bridget Jones: loca por él filma, orduan 20:00etan.
Zapatuan, ostera, Kimua dantza kolektiboaren Generorantz dantza ikuskizuna izango da antzokian, 19:00etan hasita. Hori horrela, egun horretan ez dute filmik botako Baztartxon. Honako lotura honetan eros daitezke dantza emanaldirako sarrerak.
Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:
Paddington: aventura en la selva filma:
Bridget Jones: loca por él filma: