Martxoaren 1a da gaur, Aingeru Guarda eguna kristauen egutegian, eta ohi bezala, hango eguna ospatzen ari dira Azkoitiko Aingeru Guardako ermitan ere. Herria inauterietan murgilduta badago ere, zapatua izanik, gaur jende ugari joan da ermitaraino.
11:00etan egin dute eguneko aurreneko elizkizuna, Felix Azurmendi herriko erretoreak zuzenduta. Dena den, 13:00etan ere izango da mezarik; izan ere, orduan baso zaleen aldeko elizkizuna egingo dute. Meza ondorenean, gainera, tradizioak hala aginduta, herritarrek erroskillak erosteko aukera izan dute; askok hartu dituzte opilak ermitaren ondoan jarritako postutik.