Inauteriak 2025

Kalejira eta dantzak, Bizilore eskolakoen euskal inauterien festan

Andoni Elduaien

San Martin auzoan kalejira egin zuten atzo eguerdian Bizilore eskolakoek. Euskal Herriko pertsonaien mozorroak jantzita, dantzan aritu ziren haurrak. San Martin auzoko bizilagunek adi-adi jarraitu zuten haien ikuskizuna.

Bizilore Eskola Aktiboak ere inauterietako ospakizuna egin zuen atzo, ostirala. Euskal Herriko pertsonaien dantzak eta mozorroak prestatu, eta kalera atera ziren. Momotxorroz, txatxoz, surrandiz, zomorrozinkoz, joaldunez eta bestelakoz jantzi, eta San Martin auzoan barrena kalejira egin zuten eguerdian. Giro onean igaro zuten eguna, eta nola ez, auzoan ere euskal inauterien festa zabaldu zuten.

(Argazkiak: Bizilore eskola)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide