Inauteriak 2025

Musikak girotutako mozorro festa egin dute Elkargunean

Andoni Elduaien

DJ Xabi Fest musika jartzaile azkoitiarrak girotu zuen atzo gauean Elkargunea, eta haren bueltan elkartu ziren 12 eta 17 urte bitarteko dozenaka lagun kuadrilla. Gazteria sailak banakako, taldekako eta giro onena jarri zuten mozorro taldeak saritu zituen.

Azkoitia inauteriak ospatzen hasia da dagoeneko. Atzo, ikastetxeen txanda izan zen arratsaldean, baina, festak gauean izan zuen jarraipena; izan ere, Artxamendi gaztelekuak 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako mozorro festa egin zuen Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 21:30etik 23:30era egin zuten han festa, DJ Xabi Fest musika jartzaile azkoitiarraren erritmora. 

Era guztietara mozorrotuta parte hartu zuten gaztetxoek festan, baina dezenteko parte hartzea izan zuen beste urte batez ekimenak. Batzuk, taldean mozorrotu ziren, eta besteak, banaka. Ohi bezala, gainera, Azkoitiko Gazteria sailak sariak banatu zituen: banakako nahiz taldekako mozorro onenak eta giro onena jarri zuen mozorroa saritu zituzten. Sariak sari, giro onean igaro zuten gaua nerabeek, gaurko eguneko festaren atariko moduan.

(Argazkiak: Artxamendi gaztelekua)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide