Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Azkoitian, osasun publikoaren aurkako delitua egitea leporatuta. Ertzaintzak adierazi duenez, gizonak 1.300 gramo speed zituen etxeko garajeko izozkailuan.
Poliziaren arabera, baimenarekin joan ziren gizonaren etxera, substantzia estupefazienteak zituela jakin zutelako. Garajea miatu zuten ertzainek, eta han zegoen hozkailuko izozkailuan 1.3 kilo speed inguru aurkitu zituzten bi poltsatan banatuta.
Ertzaintzak garaje hartara joan zen gizona idetifikatu egin zuen, eta hark substantziak bereak zirela aitortuta, atxilotu egin zuten. Ertzain etxera eraman zuten gizona, eta atzo igaro zen epailearen aurretik.