Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Andoni Elduaien

Urtarrilean plazan egindako elkarretaratzea. (Sare Herritarra)

Otsaileko mobilizazioa egingo du bihar Azkoitiko Sarek. 19:30erako jarri dute hitzordua, eliz atarian.

Otsaileko azken ostirala izanik, bihar euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute. Ordea, oraingo honetan eliz atarian elkartuko dira, inauterien harira Oihan Vegak emanaldia eskainiko duelako plazan.

Azkoitiko Sare Herritarrak deituta, 19:30ean hasita egingo dute kontzentrazioa, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide