Inauteriak 2025

Gukak 'photocall'-a jarriko du zapatuan plazan

Erredakzioa

19:00etatik 21:00etara bitartean izango dute herritarrek festa giroan argazkiak ateratzeko aukera, plazako arkupeetan. 

Azkoitia Gukak photocall-a jarriko du lehenengoz datorren larunbatean, plazan. 19:00etatik 21:00etara bitartean izango dute herritarrek plazako arkupeetan argazkiak ateratzeko aukera.

Festa giroan atera ahal izango dituzte argazkiak hala nahi duten herritarrek. Gukako kazetariek aterako dituzte argazkiak, eta horiek astelehenean izango dira ikusgai webgune honetan.

Animatu eta atera karnabaletako argazki dibertigarrienak Gukaren photocallean!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide