Mendizaleak Pirinioetara itzuli dira asteburuan

Ane Olaizola

Mendizaleak Pirinioetan, asteburuan. (Anaitasuna MB)

Anaitasuna mendi bazkunak urteko bigarren irteera egin du asteburuan Pirinioetara, eta ia 30 lagun elkartu dira Lizarako aterpean.

Urtarrileko arrakastaren ondoren, igaro den asteburuan bigarren irteera egin dute mendizaleek Pirinioetara, Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta. Oraingo honetan, 28 lagun bildu ditu irteerak, eta Lizarako aterpean igaro dute asteburua. Larunbatean, Napazal eta Mesola mendiak igo zituzten, eta igandean, Bisauri eta Forato mendien artean ibili ziren mendizaleak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide