Eman daiteke izena Pilotari Eguneko txapelketetarako

Ane Olaizola

Pilotari Eguneko txapelketetako bat, iaz. (Andoni Elduaien)

Ekainaren 7an ospatuko dute aurten Pilotari Eguna, eta pilotariek martxoaren 16ra artean eman dezakete izena.

Txulue pilota elkarteak antolatuta, Pilotari Eguna ospatuko dute bederatzigarrenez datorren ekainaren 7an, eta ohi bezala, bi eta erdiko banakako, gizonen banakako eta emakumeen binakako txapelketen finalak jokatuko dituzte egun horretan.

Aurreko asteetan hasiko dira txapelketako partidak, eta antolatzaileek dagoeneko zabaldu dute horien parte hartzeko izen-ematea. Martxoaren 16ra bitartean, Dean eta Tta-kun tabernetan dauden orrietan eman dezakete izena pilotariek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide