Zabalik dago oinarrizko sukaldaritza ikastaroan parte hartzeko epea

Andoni Elduaien

Pertsona bat sukaldean lanean. (Freepik)

Eneko Etxaniz sukaldari azkoitiarrak eskainiko du ikastaroa. Martxoaren 26tik ekainaren 18ra bitartean hamabi saio eskainiko ditu hark Elkargunean. Herritarrek eman dezakete izena dagoeneko.

Elkarguneak eta Azkoitiko Udalak antolatuta, oinarrizko sukaldaritza ikastaroa eskainiko dute Elkargunean. Eneko Etxaniz sukaldari azkoitiarra arduratuko da ikastaroa zuzentzeaz, eta hark, guztira, hamabi saio eskainiko ditu martxoaren 26tik ekainaren 18ra bitartean. Saioak asteazkenero egingo dituzte, 18:00etatik 20:00etara.

Dagoeneko eman daiteke ikastarorako izena. Elkarguneko harrerara joan edota 943-85 25 44 telefono zenbakira deitu beharko dute ikastaroan parte hartzeko interesa duten herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide