Martxoaren 8a

Martxoaren 8aren atarian, asanblada irekiak egingo ditu Itaiak

Ane Olaizola 2025ko ots. 20a, 11:35

Martxoak 8ko Itaiaren mobilizazioa, iaz.

Zapatuan lehen asanblada irekia egingo du antolakunde sozialistak, eta martxoaren 5ean, bigarrena. Martxoaren 8an, berriz, mobilizazioa egingo dute.

Martxoaren 8aren harira, hainbat ekintzak antolatu ditu Urola Erdiko Itaiak datozen egunetarako, eta Azkoitian asanblada irekia egingo dute etzi, datorren larunbata. Elkargunean bilduko dira 11:00etan, eta martxoaren 5ean, bigarren asanblada irekia egingo du; orduan ere Elkargunean izango da saioa, 18:00etan. 

Bestalde, martxoaren 8an mobilizazioa egingo duela ere iragarri du Itaiak: herriko plazan elkartuko dira, 19:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide