Azkoitian ere pentsiodunen HELaren aldeko sinadurak biltzen hasi dira

Nerea Uranga 2025ko ots. 15a, 12:58

Pentsiodunak sinadurak biltzen gaur Azkoitiko eliz atarian. (Nerea Uranga)

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua pentsioak osatzeko sistema bat sortzeko lanean ari da, eta horretarako, Eusko Legebiltzarrean Herri Ekinaldi Legegile (HEL) bat eztabaidatzea eta bozkatzea nahi dute. Hori eskatzeko sinadurak bildu dituzte gaur goizean eliz atarian.

Eusko Legebiltzarrean pentsioen inguruko Herri Ekinaldi Legegilea (HEL) eztabaidatu eta bozkatu dezaten herriz herri sinadurak biltzen ari da Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua. Herritarrek sinadura emateko gaur goizean 10:30etik 12:30era artean mahaia jarri dute eliz atarian.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua (EHPM) pentsioak osatzeko sistema bat sortzeko lanean ari da, 60 urtetik gorako pentsiodunei Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) pareko diru sarrerak bermatzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide