Azkoitiko KZgunean martxoan eskainiko dituzten ikastaroen berri eman dute dagoeneko, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 28 ikastaro eskainiko dituzte guztira datorren hilean, eta horietatik 4 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz zein urruneko modalitatean.
Hauek dira martxoan KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:
- Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago.
- Bideokonferentzia.
- 4 ordu.
- Martxoaren 4an eta 5ean.
- Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak.
- Bideokonferentzia.
- 4 ordu.
- Martxoaren 4an eta 5ean.
- Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak
- Urrunekoa.
- 10 ordu.
- Martxoaren 17tik martxoaren 26ra.
- Pinterest. Zure inspirazio iturria.
- Urrunekoa.
- Hamar ordu.
- Martxoaren 17tik martxoaren 26ra.
Izen-ematea
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea).
- Formakuntza batetan webgunearen bidez izena eman.
Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.