Zubi Berriko kideek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Amateur Txapelketako jardunaldian

Julene Frantzesena 2025ko ots. 9a, 11:49

Bergarako Labegaraieta kiroldegian izan zuten atzo hitzordua. Leire Garcia eta Nikole Aranbarri lehen postuan sailkatu ziren taldekako ariketa banatan; kadete mailako Zubi Berriko taldea hirugarren izan zen.

Gimnastika erritmikoko Gipuzkoako Amateur Txapelketako jardunaldia izan zen atzo, larunbata, Bergarako Labegaraieta kiroldegian, eta han izan ziren Zubi Berri taldeko hainbat kide.

Goizean, kadete mailako gimnastek ekin zioten lehiari, bost pilotako ariketarekin. Iraide Uranga, Naia Ibañez, Naroa Epelde, Leire Garcia eta Maite Rodriguez aritu ziren, eta hirugarren postua eskuratu zuten horiek. Ondoren, Leire Garciak eta Ane Illarramendik uztaiarekin jardun zuten; Garcia izan zen nagusi sailkapenean, eta seigarren sailkatu zen Illarramendi.

Senior Master mailan, pilotarekin egindako ariketa tarteko, Nikole Aranbarri izan zen sailkapenean aurrena. Maila berean, bakarka aritu zen pilotarekin Garazi Urdalleta, eta hark hamargarren egin zuen.

Arratsaldean, berriz, senior mailako kirolariak taldeka aritu ziren. Zubi Berriko Maren Casasek, Aitana Sanchezek, Nikole Aranbarrik, Amaia Sudupek eta Jone Arzuagak hiru uztairekin eta lau mazorekin osatu zuten ariketa. Ondoren, jubenilen mailan bakarka aritu zen Amaia Sudupe; hark pilotarekin osatu zuen ariketa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide