Argazkigintzan trebatzeko hilabeteko ikastaroa antolatu dute

Andoni Elduaien 2025ko ots. 6a, 14:52

Argazki kamera bat. (Pixabay)

Otsailaren 18tik martxoaren 20ra bitartean, astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte reflex argazki kamera digitalen erabileran trebatzeko ordu eta erdiko saioak. Izena emateko epea zabalik dago Elkargunean.

Elkarguneak, Azkoitiko Udalarekin lankidetzan, argazkigintzan trebatzeko ikastaroa antolatu du. Hilabeteko iraupena izango duen tailerra eskainiko dute Elkargunean bertan; saioak astearteetan eta ostegunetan eskainiko dituzte, 19:00etatik 20:30era.

Hain justu, reflex argazki kamera digitalen erabileran trebatu ahal izango da ikastaroan. Otsailaren 18an hasiko dira saioak, eta martxoaren 20ra arte luzatuko dira. Izen-emate epea zabalik da dagoeneko, eta interesa dutenek Elkarguneko harreran bertan egin dezakete inskripzioa.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi duenak Elkarguneko 943-85 25 44 telefono zenbakira deitu beharko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide