Hainbat gidari eta kopilotu azkoitiar saritu ditu Euskadiko Automobilismo Federazioak

Julene Frantzesena 2025ko ots. 4a, 15:32

Saritutako hainbat lagun joan zen igandeko sari banaketan. (Iosu Uribe)

Euskadiko Automobilismo Federazioak 2024ko txapelketetako sariak banatu zituen joan zen igandean Agurainen. Iraitz Olariagak, Josu Odriozolak, Jon Albizurik eta Iosu Beitiak oroigarriak jaso zituzten.

Euskadiko Automobilismo Federazioak 2024ko txapelketetako sariak banatu zituen joan zen igandean, Aguraingo (Araba) Harresi aretoan, eta hainbat azkoitiarrek jaso zuten oroigarria, denboraldian zehar egindako balentriak tarteko.

Hain zuzen, 2RM Kopan bigarren egin du Iraitz Olariaga azkoitiarrak, Josu Odriozola kopilotu azkoitiarrarekin. Propulsio Kopan, berriz, Jon Albizuri kopilotuak bigarren saria jaso zuen, Ander Odriozola zumaiarrarekin. Bestalde, Mendiko Txapelketa Iosu Beitiak irabazi du.

Rallyetan, bestalde, 2RM Kopan Olariaga eta Odriozola azkoitiarrek lortu du bigarren saria jaso zuten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide