Udalak Donostiako Lilatoira joateko autobusa antolatu du. Otsailaren 23an jokatuko dute 35. aldiz Lilatoia, eta udaleko Berdintasun sailak ahalik eta emakume gehien lasterketan parte hartzera animatzeko asmoz jarriko du autobusa.
Lasterketa egunetan, 08:30ean abiatuko da autobusa Aizkibel Liburutegi ondoko autobus geralekutik, hain zuzen.
Udalak azaldu duenez, autobus zerbitzua doakoa izango da, baina soilik Donostiara joateko jarriko dute autobusa; itzultzeko autobusik ez da izango.
Donostiara doako autobusean joan nahi dutenek otsailaren 20a, osteguna, baino lehen eman beharko dute izena udaleko Kultura sailaren kultu@azkoitia.eus helbide elektronikora idatzita. Erakundeak gogorarazi du plaza kopurua mugatua dela, eta beraz, izena emandakoen ordena errespetatuko dutela eskaerak aintzat hartzeko.