Razia Begumek 100 urte bete ditu gaur, otsailak 2, eta urtebetetze egun berezi horietan ohikoa den moduan, udalaren bisita jaso du hark. Hain zuzen, Ana Azkoitia alkateak eta Sonia Vazquez Gizarte ongizateko zinegotziak egin diote bisita Begumi eta haren senideei. Herriaren eta udalaren izenean zorionak emateaz gain, eliz atariko barriken iturria irudikatzen dituen oroigarria eta lore sorta oparitu dizkio hari Azkoitia alkateak.
Pakistango bizilagun azkoitiarrak ia lau urte daramatza Zafar Iqbal semearekin, errainarekin eta lau bilobekin Floreaga auzoan bizitzen. Joan den ostiralean bueltatu zen Begum Italiatik, han bizi du eta hark bere beste semea. Ordea, uurtebetetzea ospatzeko Azkoitian elkartu da gaur bere familiarekin. Kandelei putz egin eta gero, mahai bueltan ospatu dute urtebetetzea, Pakistango gozoki eta fruitu lehorrak dastatuz. Eskertuta agertu da Begum jaso duen bisitagatik eta eman dizkioten opariengatik.