Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskaini du gaur, igandea, Baztartxo antzokian. 12:30ean hasita, azkotariko doinuak aurkeztu dituzte herriko musikariek aretoan bildu diren dozenaka herritarren aurrean.
Euskal musikari keinu berezia eginez hasi dute emanaldia. Hain zuzen, Cuatro cantos vascos izeneko abesti sortarekin ekin diote kontzertuari musika bandako kideek; Bortian Ahuzki, Aberri Maitiari, Nik baditut eta Berterretxen khantoria abestiak jo dituzte kontzertua hasteko. Abesti horien guztien ondoren, beste bost abesti aurkeztu dituzte. Azken abestia, gainera, inauterien atariko bezala eskaini dute.
Hona hemen gaur eman duten kontzertuko egitaraua:
- Cuatro Cantos Vascos:
- Bortian Ahuzki (Udalaitz)
- Aberri Maitiari (J. Guridi)
- Nik Baditut (A. Donostia)
- Berterretxen Khantoria (Udalaitz)
- Jericho (B. Appermont)
- Lo Cant del Valencià (P. Sosa)
- Ross Roy (J. de Haan)
- La Esperanza de María (A. Blanco)
- Carnaval de Paris (S. Rabe)