Azken orduetako euriteek hainbat arazo sortu dituzte, eta horietako bat Azkaratetik Azkoitirako noranzkoan, Aingeru Guardara iritsi baino lehen, jazo da. 16:15 inguruan zuhaitz bat erori da errepidera, eta errei bat oztopatu du. Arbola erretiratu bitartean, Ertzaintzak zirkulazioa bideratu behar izan du. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, dagoeneko kendu dute zuhaitza errepidetik, eta normaltasunez zirkulatu daiteke han.
Bestalde, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidean, Zumarragako noranzkoan, ur putzu handi bat sortu da, Olotzagatik metro gutxira. Dena den, gertaerak ez du zirkulazioan eragin, baina Segurtasun sailak eremu horretan arretaz gidatzeko eskatu du.