Azkoitiko Irakurle Taldeak abiatu du 2025. urtea. Atzo, asteartea, Elkarguneko Oteiza aretoan elkartu ziren talde horren bueltan biltzen diren herritarrak, Montserrat Roigek idatzitako eta Amaia Apalauzak euskaratutako Gerezi-denbora narrazio liburuari buruz hitz egiteko.
Liburuari buruzko gorabeherak-eta aztertuta, irakurle taldeak hurrengo hitzordua eta liburua ere zehaztu zituen atzo: martxoaren 18an, asteartez, egingo dute hurrengo saioa. Elkarguneko Oteiza aretoan elkartuko dira Ekaitz Goienetxea idazlearen Zaldi mamarroa (2018, Elkar) liburuaz solasean aritzeko. Ohi bezala, 19:00etarako jarri dute hitzordua.
Azkoitiko Irakurle Taldean parte hartzeko edota egitasmoaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz dezakete herritarrek.