Etzi, astelehena, otsaileko lehen hitzordua dute odol emaileek. 16:30etik 20:30era bitartean, odol ateraldiak egingo dituzte, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Ohiko odol emaileek honezkero hitzartuta dute astelehenerako hitzordua, baina odola ematen hasi nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.
Urtarrilaren 13an egin zuten urteko aurreneko odol ateraldia, eta orduan 93 odol poltsa bildu zituzten. Dena den, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak herritarrei dei egin diete, zenbait odol motaren erreserba mailak oso baxu daudelako. Esaterako, O+, O-, A+, A- eta B- odol moten erreserba mailak behea jota daude. Aldiz, erreserbak erdi beteta daude AB+ eta AB- odol taldeetan, eta egoera onean dago B+ odol taldekoa.
Hurrengo hitzordua otsailaren 24an, astelehenez, izango da; orduan ere arratsaldez egingo dituzte ateraldiak.