Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Andoni Elduaien

Azken ostiraleko elkarretaratze bateko irudia. (Sare Herritarra)

Hileroko mobilizazioa deitu du Azkoitiko Sarek biharko. 19:30erako jarri dute hitzordua, herriko plazan.

Urtarrileko azken ostirala izanik, bihar euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute herriko plazan. Urteko aurreneko elkarretaratzea egingo dute herrian; 19:30ean hasita egingo dute kontzentrazioa, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide