Musika bandak kontzertua eskainiko du etzi, Baztartxon

Andoni Elduaien 2025ko urt. 31a, 09:00

Musika bandak iazko otsailean Baztartxon eskaini zuen kontzertua. (Ane Olaizola)

12:30an hasiko da musika bandaren emanaldia, Baztartxo antzokian. Askotariko abestiak eskainiko dituzte musikariek han, hala nola euskal abestiak, Valentziari eskainitakoak eta inauterien atarikoak.

Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du etzi, igandea, Baztartxo antzokian. 12:30ean hasiko da han emanaldia, eta herritar guztientzako doakoa izango da. Askotariko abestiak eskainiko dituzte herriko antzokian, baina euskal musikari keinu berezia eginez ekingo diote emanaldiari.

Hain zuzen, Cuatro cantos vascos izeneko abesti sortarekin hasiko dute musika bandako kideek emanaldia; Bortian Ahuzki, Aberri Maitiari, Nik baditut eta Berterretxen khantoria abestiak eskainiko dituzte kontzertua hasteko. Abesti horien guztien ondoren, beste bost abesti eskainiko dituzte. Azken abestia, gainera, inauterien atariko bezala eskainiko dute.

Hona hemen igandeko kontzertuko egitaraua:

  • Cuatro Cantos Vascos:
    • Bortian Ahuzki (Udalaitz)
    • Aberri Maitiari (J. Guridi)
    • Nik Baditut (A. Donostia)
    • Berterretxen Khantoria (Udalaitz)
  • 2. Jericho (B. Appermont)
  • 3. Lo Cant del Valencià (P. Sosa)
  • 4. Ross Roy (J. de Haan)
  • 5. La Esperanza de María (A. Blanco)
  • 6. Carnaval de Paris (S. Rabe)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide