Anaitasuna mendi bazkunak urteko batzar nagusia egingo du bihar, Elkargunean

Andoni Elduaien

Herriko mendizaleek egindako irteera bateko irudia. (Anaitasuna)

Elkarguneko Oteiza aretoan egingo du mendi bazkunak batzarra, 19:00etan hasita. Batzorde berri batek hartuko du Anaitasunaren zuzendaritzan erreleboa.

Anaitasuna mendi bazkunak urteko batzar nagusia egingo du bihar, asteazkena. Azken urteetako batzarrak Kultur Etxeko bigarren solairuan dagoen areto nagusian egin badituzte ere, aurten Elkarguneko Oteiza aretoan egingo dute bilkura, 19:00etan hasita.

Hainbat puntu jorratuko dituzte biharko batzarrean, baina batzorde aldaketarena izango da garrantzitsuena; izan ere, orain arte lan egin duen batzordeko kideek zuzendaritza utzi eta talde berriak hartuko du Anaitasuna mendi bazkuna gidatzeko erreleboa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide