Jon Andoni Martin argazkilariaren lanak ikus daitezke Tta-kun tabernan

Andoni Elduaien

Kolodioi hezea eta becquerel dagerrotipoa teknikak erabilita egindako argazkiak ikus daitezke Plazaberrin dagoen Tta-kun tabernan.

Jon Andoni Martin Pegote argazkilari eta artista azkoitiarraren lanen bilduma bat ikus daiteke egunotan Tta-kun tabernan. Artista azkoitiarrak kolodioi hezea eta becquerel dagerrotipoa teknikak erabilita azken urteetan lortu eta egin dituen argazkiak eta lanak erakutsiko ditu Plazaberriko taberna horretan.

Kolodioi hezea teknika erabilita azkoitiarrei bere estudioan egindako zenbait argazki ikus daitezke han, batzuk handiak, eta besteak, txikiak. Era berean, herriko hainbat eraikin eta txoko ezagunen irudiak ere ikus daitezke Tta-kunen; azken horiek becquerel dagerrotipoa izeneko teknikarekin ondutakoak dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide