Anaitasuna mendi bazkunak oinezko bigarren irteera antolatu du Pirinioetara. Otsailak 22-23 asteburuan egingo dute irteera Bisaurin eta Napazal mendi tontorretara. Larunbatean, Bisaurin mendi zeharkatuko dute; 10,5 kilometroko ibilbidea egingo dute, 1.250 metroko desnibel positiboan. Aldiz, igandean, Napazal mendira egingo dute irteera, 10,5 kilometroko ibilbidean eta 800 metroko desnibel positiboan.
Bihar, astelehena, zabalduko dute mendi taldeak irteeran parte hartu ahal izateko izen-emate epea; Ibaiondo kalean dagoen ETK informatika zerbitzuaren bulegoan eman beharko da izena otsailaren 14a, ostirala, baino lehen. Mendi bazkunako bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute, eta aldiz, bazkide ez direnek, 70 euro —autoko bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria barne—. Federatuta egotea beharrezkoa dela jakinarazi du mendi bazkunak; inor hala izan ezean, Anaitasuna ez da ezeren erantzule egingo.
Anaitasunak adierazi du kranpoiak, pioleta eta kaskoa beharrezkoak izango direla irteera egiteko, eta materiala behar duenak mendi taldeko kideekin harremanetan jar daitezkeela jakinarazi dute. Mendi bazkunak 10 euroren truke emango du materiala alokatzeko aukera.