Gaurtik otsailaren 6ra eman ahalko dute izena Urola Kosta eskualdeko herritarrek EPA-HHI Helduen Hezkuntza Iraunkorreko zentroan. Alfabetatzeko, DBHko titulua eskuratzeko eta gaztelania ikasteko eskolak emango dituzte, beste behin, ikasturte berrian.
Azkoitiko eskolan izena eman nahi dutenek San Martingo Bizenta Mogel kaleko 6. zenbakian dagoen helduen eskolara joanda eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-85 03 99 telefono zenbakira deituta. Dena den, izena eman ahal izateko ordutegia desberdina izango da urtarrilean eta otsailean. Urtarrilean, 10:00etatik 13:00etara eman daiteke izena, eta otsailean, 15:00etatik 19:00etara.