Ihintza Urain Zubiaurre master igeriketa taldeko igerilariak Cap de la Nao itsas zeharkaldi solidarioa irabazi du. Xàbian (Herrialde Katalanak) jokatu zuten proba atzo, igandea. 10 kilometroko zeharkaldian aritu zen Urain, eta hark 02.20.58 denboran amaitu zuen proba, bigarren sailkatu zen Elyoenai Ramirezi hamabi minutu eta erdi eskaseko aldea aterara.
Dena den, Zubiaurre master taldeko beste hainbat kidek ere parte hartu zuten atzo Xàbian, eta horien emaitzak ere aipatzekoak izan ziren. Batetik, Unai Amenabarrek sailkapen orokorreko laugarren postuan amaitu zuen proba; hirugarren igerilariak baino minutu erdi gehiago behar izan zuen azkoitiarrak. Dena den, senior mailako lehena izan zen Amenabar, bere aurretik sailkatu ziren hiru igerilariak beterano mailakoak zirelako. Amenabarrek 02.01.13 denboran osatu zuen proba.
Bittor Elizalde, berriz, 33. postuan sailkatu zen sailkapen orokorrean, baina gizonen Master D mailako bigarrena izan zen, eta hura ere garaikurra jasota itzuli zen etxera. Eneko Odiagak, berriz, hiru kilometroko proban parte hartu zuen, 31. postuan sailkatuz.