Musikeneko hainbat ikaslez osatuta dagoen LUT ahots taldeaz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean parrokian elkartu zirenek. Sarah Quartel, Michael John Trotta, Jacobus Gallus edota Katerina Gimon konposatzaileen abestiak taularatu zituzten taldekideek, eta emanaldi ederra eskaini zuten dozenaka lagunen aurrean. Ingurune akademikotik harago esperimentaziorako zein garapen musikalerako espazioa eskaintzen die LUT taldeak ikasleei, egitasmoaren helburua baita errepertorio desberdinak ezagutaraztea, proposamen eszenikoak aztertzea eta publikoarekin "beste modu batera konektatzea".