Jon Maiak Kantu berri bat gara disko-liburua aurkeztu zuen atzo, larunbata, Baztartxo antzokian. Aretoa beteta zela eskaini zuen artistak proiekzioekin, kolaborazio bereziekin zein inprobisazioarekin ondutako azken lana, eta hainbat gonbidatu ere igo zituen oholtza gainera. Era berean, Maiak Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (pianoa eta sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa) izan zituen ondoan atzoko saioan.