Merkal Oinetakoak enpresako lan gatazka ez da konpondu; are, Donostiko saltokia itxi berri dute, langileek greban jarraitzen duten bitartean. Atzo, ostegunez, ELAk deituta, hainbat beharginek protesta egin zuten Donostian, Merkal Calzadoseko langileak greban. Kaleratzerik ez! lelopean.
ELAren hitzetan, "justifikatu gabeko" neurria da Donostiako saltokia ixtea. Sindikatuak salatu duenez, erabaki hori zazpi hilabetetik gora enpresa hitzarmen duina eskatzeko greban ari diren langileak "presionatzeko edota zigortzeko" helburuz hartu du enpresak. Gainera, sindikatuak esan duenez, Donostiako dendaren itxierak bi langile kaleratzea eta beste bat lekuz aldatzea eragin du –langile horietako bi greban ari ziren–.
ELAren esanetan, grebalarien aurkako "eraso zuzena" da itxiera, eta Merkal Oinetakoakek gatazkari konponbidea emateko duen interesa ere erakusten du. "Langileek lan baldintza duinak eta bidezko hitzarmen bat eskatzeko hasi zuten greba, baina orain arte enpresak ez du modu serioan eta arduratsuan negoziatzeko asmorik erakutsi".
Azkoitian ere badu saltokia Merkal Oinetakoakek, eta hango langileek ere hainbat protesta egin dituzte greba hasi zutenetik.