Azkoitiko Irakurle Taldeak 'Gerezi-denbora' liburua izango du mintzagai urteko lehen saioan

Andoni Elduaien 2025ko urt. 23a, 08:53

Irakurle taldearen azaroko saioko irudia. (Azkoitiko Irakurle Taldea)

Datorren asteartean, hilaren 28an, berrartuko ditu Azkoitiko Irakurle Taldeak hileroko saioak. Montserrat Roigen liburua izango dute hizpide Elkargunean egingo duten saioan.

Montserrat Roigek idatzitako eta Amaia Apalauzak euskaratutako Gerezi-denbora narrazio liburuari buruz hitz egingo du Azkoitiko Irakurle Taldeak urte berriko aurreneko saioan. Datorren asteartean, hilaren 28an, egingo dute 2025ko lehen saioa Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan hasita.

Natalia Miralpeix da narrazio liburuko protagonista. Frantzian eta Ingalaterran hamabi urtez biri eta gero, hura Bartzelonara itzuliko da 1974an. Astebete besterik ez da igaroko istorioa hasi eta bukatzen den arte, eta, tarte horretan, Nataliak aurrez aurre izanen ditu bere familiaren iragana eta oraina, borborka ari den hiri batean, iraultza sexual eta politiko bete-betean, Francoren heriotza hurbil dela. Familia kronika bat erakusten du liburuak, emakumeen ahotsak gidari, aldatzen ari den gizarte baten iraganaz, orainaz eta geroaz gogoeta egiteko gonbita eginez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide