Asteburu ederra igaro dute mendizaleek Pirinioetan

Ane Olaizola

Anaitasunaren irteerara joandako mendizaleak. (Anaitasuna MB)

Petretxema eta Chipeta mendiak igo dituzte Anaitasuna mendi bazkunak antolatu duen irteeran parte hartu duten dozenaka lagunek.

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Pirinioetan igaro dute asteburua dozenaka mendizalek, eta elurrez estalitako mendiez gozatzeko aukera izan zuten irteeran parte hartu dutenek. Larunbatean, Petretxema mendia (2.371 metro) igoko zuten hara joan zirenek, hamalau kilometroko eta 1.030 metroko desnibel positiboko ibilbidea eginez. Atzo, berriz, 12,5 kilometro egin eta 950 metro igoz, Chipeta mendiaren (2.175 metro) gailurra zapaldu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide