'Agertxo pirata' dokumentala eskaini dute Baztartxon

Iraia Oteiza 2025ko urt. 18a, 10:45

Ander Txakartegik Ager Aldazabalen alde egin zuen erronkan oinarritutako ikus-entzunezkoa eman zuten atzo, eta dozenaka lagun bildu ziren herriko antzokian. Txakartegi berak Agertxo Pirata proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen herritarren aurrean.

Ander Txakartegi Helmugak egitasmoaren sustatzaileak 2020an jarri zuen martxan Agertxo Pirata proiektu solidarioa, minbizia duten haurren eta nerabeen gurasoen Bizkaiko Aspanovas elkarteari laguntzeko. Urte horretan bertan, Euskal Herriko zazpi hiriburuak eta kostaldea zeharkatu zituen Txakartegik bizikleta gainean, Berriatuako (Bizkaia) Ager Aldazabali laguntzeko. 3 urte zituela leuzemia diagnostikatu zioten hari. Hain zuzen, erronka solidario hartako irudiak biltzen dituen ikus-entzunezkoa aurkeztu zuen atzo Txakartegik Baztartxo antzokian, han bildu ziren dozenaka herritarren aurrean.

Atzoko aurkezpena, hasiera batean, 2023an Frantziako Tourra Euskal Herrira etorri zenerako prestatutako Power Point batekin hastekoa zen Txakartegi, baina arazo teknikoak tarteko, ezin izan zuen hura aurkeztu. Hori bai, 2020tik aurten aurteko bere abenturen ibilbidea azaldu zuen hark aurrena, eta Agertxo pirata dokumenatala eskaini zuten jarraian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide