Etxe hutsen programetara atxikitako etxejabeek hobaria jasotzeko eskaera egin dezakete

Ane Olaizola

Bizigunen edo ASAP merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza programan parte hartzen duten edo hartuko duten etxejabeek %99ko hobaria jasoko dute Azkoitian. Hobariak aurtengo zergaldian eragina izan dezan, otsailaren 28ra artean egin daitezke eskaerak.

Eusko Jaurlaritzak dituen etxe hutsen programetara atxikitako etxebizitzei kontribuzioa, ondasun higiezinen gaineko zergan (OHZ), ez kobratzea onartu zuen Azkoitiko Udalak aurtengo ordenantza fiskaletarako, %99ko hobaria jasoko baitute Bizigune programan edo ASAP merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza programan parte hartzen duten edo hartuko duten etxejabeek Azkoitian. Hain zuzen, etxejabeek otsailaren 28a baino lehen eska dezakete hobaria, eta eskaerarekin batera, alokairu kontratua ere aurkeztu beharko dute horiek.

Data horren barruan eskaera egiten dutenek aurtengo zergaldian izango dute hobaria, eta martxoaren 1etik aurrera egiten dituzten eskaerek hurrengo urteko zergaldian izango dute eragina.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide