Jaso dituzte sariak Herrixen elkartearen Erregetako zozketako irabazleek

Andoni Elduaien

Aloña Larrañaga, ezkerrean, Barcelo Bidaiakeko ordezkariarekin. (Herrixen)

500 euroko erosketa bonuko sariak banatu dituzte Gereta farmaziak, Maina mertzeriak eta Barcelo bidaia agentziak. Irabazleek egunotan jaso dituzte sariak.

Herrixen merkatari elkarteak Erregetako zozketako irabazleek jaso dituzte sariak. Azken asteetan herriko dendetan erosketak egin dituzten herritar guztien artean 500 euroko hiru sari zozkatu ditu elkarteak, eta horiek Gereta farmazian, Maina mertzerian eta Barcelo bidaia agentzian egokitu dira.

Barcelo Bidaiak bidaia agentziako saria jaso du Aloña Larrañagak, Gereta farmaziakoa irabazi du Ana Garciak eta Maina mertzeriakoa Izaro Gogorzak.

Ana Garcia, eskuinean, Gereta farmaziako ordezkariarekin. (Herrixen)

Izaro Gogorza, ezkerrean, Maina mertzeriako ordezkariarekin. (Herrixen)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide