Erregetako zozketa egin du Herrixenek

Ane Olaizola 2025ko urt. 10a, 13:27

Gereta farmazian, Maina mertzerian eta Barcelo bidaia agentzian egokitu dira 500 euroko erosketa bonuko sariak.

Herrixen merkatari elkarteak Erregetako zozketa egin du beste behin, eta azken asteetan herriko dendetan erosketak egin dituzten herritar guztien artean 500 euroko hiru sari zozkatu ditu. Kanpaina amaituta, elkarteak zozketa egin berri du, eta honako establezimendu hauetan egokitu dira sariak: Gereta farmazian, Maina mertzerian eta Barcelo bidaia agentzian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide