Errege Eguneko loteriaren hirugarren sariaren zati bat egokitu da Azkoitian. 66.777 zenbakia suertatu da hirugarren sariaren irabazle, eta Julio Urkixo kalean dagoen Amalur dendan gutxienez dezimo bat saldu da. Zenbaki saridun horren jabeek, 25.000 euro irabazi dituzte dezimo bakoitzeko.
Ez da aurreneko aldia Espainiako loteriaren sari nagusienetako bat administrazio horretan tokatu dela; aurreko urteetan ere han saldutako hainbat dezimo suertatu dira saridun, Gabonetako Loterian zein Errege Egunekoan.